Maiz egiten diren galderak
Zer da faktura elektronikoa?
Tributu-dokumentu bat da, bitarteko informatikoen bidez formatu elektronikoan sortuta; paperezko fakturaren dokumentu fisikoaren ordezkoa da, eta haren lege-balio berbera du.
Faktura elektronikoak paperezko fakturak dituen datu berberak ditu, eta modu elektronikoan sinatuta dago aitortutako ziurtagiri batean oinarrituta.
Sinadura elektronikoak beharrezkoak diren lege-baldintzak ematen dizkio faktura elektronikoari honako gai hauetan:
- Egiazkotasuna::ziurtatzen da faktura sinatzen duen pertsona fisikoa edo juridikoa benetan bera dela. Intengridad: el contenido de la factura no ha sido alterado desde su firma.
- Segurtasuna: :fakturaren edukia ez da aldatu sinatu denetik.
Informatikaren arloan, artxiboak Legeak edozein fakturari exijitzen dion edukia du, jaulkitzailearengandik hartzailearengana bitarteko telematikoen bidez transmititu daitekeena (ordenagailu batetik beste batera), eta egiazkotasuna eta segurtasuna ziurtatzen dituzten ezaugarri batzuk dituena.
Gauza bera esan nahi duten beste esamolde batzuk badaude, hala nola faktura telematikoa edo faktura digitala.
Existen términos análogos para referirse a la misma realidad tales como factura telemática o factura digital.
Es decir, una factura electrónica no es un Pdf, ni una factura escaneada, se trata de un documento creado en el formato electrónico adecuado y completado con una firma electrónica.
Hau da, faktura elektroniko bat ez da PDF bat, ezta eskaneatutako faktura bat ere; formatu elektroniko egokian sortutako dokumentua da, sinadura elektroniko batek osatuta.
BADUT fakturak egiteko programa elektroniko bat; beraz, nola sortzen eta bidaltzen ditut faktura elektronikoak?
Nire programak prestatuta egon behar du fakturak “Facturae” formatu estandarrean sortzeko; orain 3.2.1. bertsioan dago.
Sortutako fakturetan derrigorrez sartu behar dira honako kode hauek: Kontabilitate-bulegoarena, Organo kudeatzailearena, eta fakturaren hartzailea den Unitate tramitatzailearena (DIR3 kodeak)
Burlatako Udalako Udalaren kasuan, faktura elektronikoan adierazi behar diren DIR3 kodeak honako hauek dira:
En el caso del Ayuntamiento de Etxalar los códigos DIR 3 que deberán incorporarse a la factura electrónica son:
Destino | Entidad | Registro Contable | Órgano Gestor | Unidad Tramitadora |
---|---|---|---|---|
Ayuntamiento de Etxalar | L01310826 | L01310826 | L01310826 | L01310826 |
Sortutako fakturak modu elektronikoan sinatu beharko dira aitortutako ziurtagiri elektroniko baten bidez.
Fakturak sinatu eta gero, horiek Udalari bidali behar zaizkio ezarritako kanalen bitartez, kasu honetan, honako hauen bidez:
Ataria : https://face.gob.es/#/es
Gure tresna: http://facturae.animsa.es
EZ DUT fakturak egiteko programa elektronikorik; beraz, nola sortzen eta bidaltzen ditut faktura elektronikoak?
Bere hornitzaileen esku jartzen du faktura elektronikoak sortu, sinatu eta bidaltzeko programa erraz bat, araudiarekin bat.
Kasu horretan ez da beharrezkoa Kontabilitate-bulegoaren, Organo kudeatzailearen, eta Unitate tramitatzailearen (DIR3 kodeak) kodeak adieraztea, programak modu automatikoan sortzen baititu hartzailea pantailan hautatzen den unean bertan.
Zer abantaila eskaintzen dizkit faktura elektronikoak hornitzaile naizen aldetik?
Aurrezki ekonomikoa
Paperik ez erabiltzeagatik sortutako aurrezkia, frankeo-gastuak edo datuak eskuz erabiltzetik eratorritako gasturik ez izatea dira sortzen diren aurrezkietako batzuk; gutxi gorabehera, faktura baten jaulkitzaileak 2,85 € aurrezten ditu faktura bakoitzeko, eta hartzaile den Udalak, 2, 86 €.
2,85€
Aurrezten du faktura bakoitzeko JAULKITZAILEAK
PAPERA | KOSTUA UNITATEKO | FAKTURA ELEKTRONIKOA | KOSTUA UNITATEKO |
---|---|---|---|
Inprimaketa | 0,12 | Proiektuari egotzitako kostuak | 0,05 |
Bidaltzea (gutunazala, zigilua, posta zurtatua) | 2,60 | Kanpo zerbitzuak | 0,15 |
Eskuzko tratamendua | 0,35 | Kudeaketa | 0,2 |
GUZTIRA | 3,07 | GUZTIRA: | 0,22 |
2,86 €
Aurrezten du faktura bakoitzeko HARTZAILEAK
PAPERA | KOSTUA UNITATEKO | FACTURA ELECTRÓNICA | KOSTUA UNITATEKO |
---|---|---|---|
Inprimaketa | 0,12 | Proiektuari egotzitako kostuak | 0,05 |
Bidaltzea (gutunazala, zigilua, posta zurtatua) | 2,60 | Kanpo zerbitzuak | 0,15 |
Eskuzko tratamendua | 0,35 | Kudeaketa | 0,2 |
GUZTIRA | 3,07 | GUZTIRA: | 0,22 |
Segurtasuna eta gardentasuna
Nahiz eta hasiera batean beldurrak eta aldatzeko gogorik eza agertu faktura elektronikoa erabili beharraren gainean, honako hauek hartu behar ditugu kontuan faktura elektronikoari buruz…
Oso ohituta gaude fakturak paperean jaulkitzen, baina, egia esan, hainbat arazo sortzen ditu, faktura elektronikoak ez bezala.
Alde batetik, pertsonen esku-hartzea handiagoa da, eta, horrek, berez, akatsak sortzeko aukera handiagotzen du. Eta, bestetik, dokumentu fisikoak sortzea, garraiatzea eta bidaltzea, baita erakundeen barnean erabiltzea ere, kostu handiagokoa da, motelagoa eta informazioa hondatzeko edo galtzeko arrisku handiagoa dago.
Faktura elektronikoari esker, murriztu egiten dira kudeaketan zehar pertsonek egin ditzaketen akatsak, baita faktura fisikoki galtzeko aukera ere. Dokumentuaren jatorri elektronikoak aukera ematen du sisteman modu automatikoan integratzeko, eta, beraz, kontabilitatean sartzeko, kasik pertsonen esku-hartzerik gabe. Sinadura elektronikoak jaulkitzailearen egiazkotasuna eta edukiaren segurtasuna ziurtatzen dizkigu.
Simplificación de procedimientos
2012-2013 aldian, Seres erakundeak –dokumentu elektronikoak trukatzeko zerbitzuen ezarpenaren arloan lan egiten du– egindako ikerketa baten arabera, Espainian 458 milioi euro aurreztu dira faktura elektronikoa ezarri denetik, bai eta 250.000 ordutik gorako lan errepikagarria eta antzua ere, administrazio-departamentuetan. Administrazio publikoari dagokionez, aurreikusten da faktura elektronikoak 51 milioi euroko aurrezpena ekarriko duela, bakarrik ezarpen-fase honetan.
Denbora aurreztea
Faktura kobratzeko denbora ere nabarmen murrizten da; izan ere, prozedurak errazten dira, eraginkortasuna hobetzen da, aplikazio informatikoen arteko komunikazioa hobea da, informazioa denbora errealean lortzen da eta, oro har, prozedurak optimizatzen dira.
Faktura elektronikoaren sistema dagoeneko ezarri den udalen eta toki entitateen kasuan, ordaintzeko batez besteko aldiak nabarmen murriztu dira, eta, gutxi gorabehera, 23 egunekoa da, faktura jasotzen denetik zenbatzen hasita.
Onurak ingurumenaren arloan
Paperezko fakturarik ez bada egiten, zuhaitz gutxiago moztu behar dira, ur gutxiago kontsumitzen da, kutsadura gutxiago dago eta, gainera, ez da energiarik kontsumitzen mezularitza-zerbitzuak erabiltzean. Horiexek dira faktura elektronikoaren ezarpenak ingurumenaren arloan dakarzkigun onuretako batzuk. Milioi bat fakturak 10.000 kilo zur baino gehiago behar du, eta horri gehitu behar zaio zura paper bihurtzeko prozesuaren kostu guztia.
Nola lortu ziurtagiri elektroniko bat?
Aitortutako ziurtagiriak
1. DIRUAREN ETA ZERGA-ZIGILUAREN FABRIKA NAZIONALAREN ZIURTAGIRIA
NANe-ak ez bezala, Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionalak jaulkitako ziurtagiriak ez du irakurtzeko gailurik behar, ziurtagiria ekipoan instalatzen baita.
Ziurtagiria hiru fasetan instalatzen da:
1. Lehenbiziko fasean kode bat eskatzen daFNMTren atariaren bidez ( http://www.fnmt.es); kode hori aurrez aurre jasoko da bulego batean, ziurtagiri pertsonal eta besterenezina baita.
2. Bigarren fasean baimendutako bulego batera joan behar da, ziurtagiria instalatu ahal izateko behar diren jarraibideak jasotzera. Aurkitu hurbilen duzun bulegoa esteka honen bitartez.
3. Ziurtagiria jaitsi behar da baimendutako bulegoetan “eskura” eman diguten kodea erabiliz. 1. urratsa egin den ordenagailu berean egin behar da.
2. NAN ELEKTRONIKOA
NANe-a erabili ahal izateko, NANe-ren webgunetik jaitsi behar dira hori erabili ahal izateko beharrezkoak diren programak. Baina, gainera, NANe agiriak aktibatuta egon behar du. Horretarako, pasahitz bat behar da, NANa jaulkitzen den bulegoan emanen digutena. (Kontuan hartu behar da NANe-aren ziurtagiriak 2 urteko balioa duela eta, behin bukatuta, berriz ere berritu behar dela NANa jaulkitzen den bulegoan bertan.
Web atari honetan badira gidaliburu eta laguntza batzuk beharrezkoak diren softwarea eta drivers delakoak ekipoetan kargatzeko, dena behar bezala ibil dadin.
Faktura elektronikoari buruzko legeria
- Faktura elektronikoari eta Sektore Publikoan kontabilitate-erregistroa sortzeari buruzko Legea
- HAP/492/2014 Agindua, martxoaren 27koa, Faktura elektronikoa sustatzeko eta sektore publikoan fakturen kontularitza-erregistroa sortzeko Legearen aplikazio-eremuko entitateen ordainagiriek (25/2013 Legea, abenduaren 27koa) bete behar dituzten baldintza funtzional eta teknikoak arautzen dituena.
- HAP/1074/2014 Agindua, ekainaren 24koa, Faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorrak bildu behar dituen baldintza teknikoak eta funtzionalak arautzen dituena.
- Ebazpena, 2014ko ekainaren 25ekoa, Herri Administrazioen Estatuko Idazkaritzarena, FACe-Estatuko Administrazio Nagusiaren Faktura Elektronikoen sarrera puntu orokorraren plataforma erabiltzeko baldintzak ezartzen dituena.
- Ebazpena, 2014ko urriaren 10ekoa, Herri Administrazioen Estatuko Idazkaritzarena eta Aurrekontuen eta Gastuen Estatuko Idazkaritzarena, faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorraren baldintza tekniko arautuak ezartzen dituena.